2013-09-02

Erromuloren dialektika


Guduzelaian bakea da orain nagusi. Ez gara hemen hasiko bitarteko gertakariak zehazten, dela Aieteko Adierazpena, direla Lizarra-Garazi edo Loiolako elkarrizketak. Normaltasunera iritsi gara, Bakea eta Normaltasuna zer diren jakiterik ez badago ere. Irudietakoa normala bada, normaltasuna lortu dugu.

Erromulo bere onera etorri denean buruaz pentsatzen hasi da berriro eta erakutsi digu amagandik txikitan ikasitakoaz baduela oraindik buruan gordeta. Aparejua aurrean ikusi duelarik platoniko xamar jarri eta ustekabean bota dio Patxikori: "Ni gurdiarekin nahikoa lan eginda niagok. Orain apareju hori heuk jarri ezak eta neuk egingo diat arre atzetik" Patxiko zer erantzun ez zekiela geratu da hasieran, baina azkenean topatu du erantzuna: "Jabea beti duk jabe eta astoa beti asto". Astoa, ordea, ez da atzean gelditu: "Ezin diagu betikoan geratu aurrerakuntzarik nahi badugu. Dialektikaren legeak dioenez aurkakoen arteko liskarretik zetorrek hobekuntza, tesiaren eta antitesiaren arteko sintesi bat bilatu beharra diagu progresioa lortzeko. Txandaka egin behar duk lana hemen, ez diat beti antitesia izan nahi". Patxikok, baina zuhurki aurpegiratu dio: "Bazekiat errekako ura inoiz ez dela ur bera izaten, baina erreka beti duk erreka, nagusia nagusi eta menpekoa menpeko.
Azkenean Lindarengan topatu dute sintesia, Linda izango da aperejatua. Eta Erromulok zer egingo du?









1 comentario:

  1. Artxiprestearekin jarraituz (Hitakoa, ez Talaverakoa) hona aurrekoan topatu nituen bertso batzuk, zure filosofo progre horrek egiazkotzat frogatu dituenak:
    "Enbía otro dïablo en los asnos entrar:
    en las cabeças entra, non en otro lugar,
    fasta que pasa agosto non dexan de rebuznar:
    desde allí pierden seso, esto puedes probar.

    (Probarrek garai hartan bi azepzioak hartzen zituen bere baitan: frogatu, edo egungo probar eta egiaztatu, egungo comprobar.)

    Ez da makala, ezta?

    ResponderEliminar

 
Creative Commons License
Gune hau Creative Commonsenlizentziapean dago