2013-08-28

Edipo Errege


Mina? Zer da hori?
Erromulok agudo erantzun digu Esfingeak Edipori jarritako igarkizunaz galdetu diogunean: "Zein da ahots bakarraz lau hankaduna, bi hankaduna eta hiru hankaduna den bizidun izakia?" "Neu, neu naiz!" bota digu. "Normalean lau hankaduna izaten naiz, baina, orain bezala, oso asto nagoenean berehala zutitzen naiz hanka biren gainean eta hirugarren hanka ere bista-bistara ateratzen zait"
Erantzuna okerra da noski, baina, esan bezala, gure Erromulo ez dago inori entzuteko eta gutxiago buruaz pentsatzeko. Arra izaki, beste gorputz atal batez pentsatzen du. Apareju ederra eginda dago gure Erromulo.
Tamalez, hesia jarri diote bera eta Lindaren artean. Halakoetan praktikoa izan behar da, maite duguna eskuratzerik ez badago, eskura dagoenarekin konformatu behar!
Aparejua aipatuta, Mendik Arrietatik ekarritako aparejua probatu beharko zaio asto bat edo besteri.

1 comentario:

  1. Esan doskun Hita-ko Artxipresteak, ba:
    "Como dize Aristótiles,cosa es verdadera
    el mundo por dos cosas trabaja: la primera,
    por aver manteniençia; la otra cosa era
    por aver juntamiento con fenbra plazentera."
    (Kapituluaren izena: Aqui dize de como segund natura los omnes e las otras animalias quieren aver conpañia con las fembras)
    Zeueneko Erromulok (dirudienez) "trabaja" be ez dauelez eitten, igual hau bertsinue hobeto dutzo:
    http://youtu.be/T7nG-rHkrP0

    ResponderEliminar

 
Creative Commons License
Gune hau Creative Commonsenlizentziapean dago