2023-08-23
2022-07-13
Lana edo Simon
2019 martxoaren 19a
Simon edo Lana, Lana edo Simon maitea:
Zer moduz zaude bestaldean? Hemen gaituzu, antzezlanaren zain, egonezinik dauden ikusleen modura. Mila begi pare zureei eta zure lehen arnasari begira. Orduak, minutuak baino ez dira falta teloia zabal dadin. Ikusi dugu prest zaudela, ur azalaren larruzko gortinari uhinak ateratzen dizkiozula, baina hemengo aldean ere izango duzu jolas parke dibertigarririk geure besoetan.
Ordua da,
badator odol gorria
loratuz udaberria,
askatu amaren gerria.
Eta orduan,
suziriak izarretan,
adar hotsa gailurretan,
dilin dalan dorreetan.
Zer edo nor zaren jakin gabe ere denok daukagu bihotza bigun zugatik eta zarena zarelakoa maitasunez hartuko zaitugu,
ordots nahi ahardi
txiki edo handi
argal zein lodi,
hezur nahi mami
ihar edo guri
gozo zein gazi,
esne nahi ezti
bizkor edo nagi
otzan zein zoli,
zarena zarela, txeraz inguratuko zaitugu, maitazarrez babestuko.
2022-07-10
Ongietorria
LO
2022-03-04
Sakramentinoak III
![]() |
| Tolosako Sakramentinoak, gaur Laskorain Ikastola |
2017-05-04
Sakramentinoak II
2017-01-25
Sakramentinoak I
2016-12-21
Kerman-Maite 2016-X-1
1
2
5
6
8
9
Duela mila urte baino gehiago gerlari bereber bat, Zawi ibn Ziri, bere gudarostearekin Sulayman kalifaren laguntzan etorri zen Afrikatik. Erakutsitako adorea eskertzeko kalifak Elbirako erregetza eman zion Granatako lehen emir izendatuz.
2016-04-24
2016-04-09
Izan Hadi Ur
2015-02-04
Puletik ere Gezuragara bikote bila
Puleko Leon Elorriagak (1838) seme zaharrena, Guillermo, Gezuragara bidali zuen emazte bila eta han topatu zuen Catalina. Baina etxean, Pulen, geratu zena hirugarren alaba izan zen, Anselma (1869). Leonek sei seme-alaba izan zituen, zaharrena Guillermo (1865), Patxikoren aita. Zergatik hartu zuen Puleko oinordekotza hirugarren alabak, Anselmak? Zergatik ez zen Guillermo Pulen bizi izaten geratu, etxe berri baten bila hasi beharrean? Azken galdera honen erantzuna gaurko Gezuraga baten hitzetan jaso nuen: Andra Marira joan zen taberna hurbilago izatearren.
![]() |
| Gabino Gezuraga eta Sabina Gezuraga, erdian |
2015-01-25
Zorroza eta Gezuragatarren Endogamia
| Gezuraga Behekoa |
| Gezuraga Goikoa (berria, 1865) |
Zorroza eta Gezuragatarrena, hala ere, marka guztien gainetikoa da. Ze amorruz ekin izan dioten beti beraien artean nahastu beharrari! Abizen bereko ezkongairik eskura izanez gero zertarako urrunago jo? Lau mendetako asaba guztiak zenbatzen hasi ezkero gutariko edozeinek 260.000tik gora kalkula ditzakegu, bai, bai, miloi laurdenetik gora. Bada, hainbeste milatatik zorrozatarrak zorrozatarren bila hasten dira zoro moduan ezkontide bat aukeratzeko, edo bestela Gezuragaterren peskisan.
Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboan begiratzen hasi eta bataio agirietan datozen Zorroza goiztiarrenak Pedro eta Maria Çorroza neba-arrebak izan ziren, lehena 1553an eta bigarrena 1555ean bataiatuak. Haien gurasoak Yñigo eta Mariperez izan ziren. Bigarren abizenik ez zaie agertzen. Eztakigu bata edo bestea gure asabak izan ziren, baina baziren gure asabak Santorum Duo eta Mariasaez Duo y lequerica senar-emazteak. Duo biak, senarrarena eta emaztearena, Zorroza ziren. Batzuetan abizena etxearen izenarekin nahasten edo konbinatzen da eta, honela, Duo eta Duo Zorroza edo Zorroza de Duo baliokideak izan ohi dira. Berdin gertatzen da Lequerica etxearen izenarekin, hau ager daiteke soilik edo Zorroza abizenarekin konbinatuta. Horrela, Santorum eta Mariasaezen seme Pedro, Çorraça, Çorroça (Duo) abizenekin dator erregistratuta, etxearen izena parentesi artean dela. Zorroza abizena bikoiztuta izatea gutxi balitz, gure arbaso Pedro 1629an Begoñan ezkondu zen Maria , Escurra, Gueçuragarekin.
Joan bi horietako zaharrena 1694ko gabonzar egunean jaio zen eta bestea 1699ko Inozente egunean. Aita bera zuten biek, baina ama ezberdina. Lehenaren ama Anttonia izan zen eta bestearena Cathalina, iskribuek diotenez. Cathalina beste anai-arreba guztien ama ere izan zen. Nor zen, orduan, Anttonia, abizen berberekin datorrena? Anttonia bakarra Cathalinaren ama zen, ez da beste inor agiri izen horrekin. Dena geratzen zen etxean. Joan bietako bat, eztakigu zein, Okorikokoen arbasoa dugu, Doroteo eta honen oinordekoena.
Badago beste bitxikeria bat Joan izeneko anaia biei buruz. Ezkontza agiriei kasu egiten badiegu Lequerica Çorroza, Guesuraga, Joan Morgan ezkondu zen Duo, Apraiz, Ysabel izenekoarekin 1722ko ekainaren 10ean eta berriro irailaren 4an. Bi aldiz ezkondu ziren ala Joan anaia biak ezkondu ziren emazte berarekin? Seguruenik iskribua bikoiztuta egongo da. Beste bitxikeria bat, gauza arraroak pentsatzera eraman gaitzakeena, Çorroza, Guezuraga, Juan Morgan ezkondu zen, iskribuen arabera, 1735ko abenduaren 12an Castillo, Gangoiti, Josepha izeneko emaztearekin eta egun berean Zorroza, Guezuraga, Joseph Larrabatzuko Goikoelexean ezkondu zen Gastelucho, Ganguti, Josepharekin. Nor ezkondu zen norekin, zein Joseph zen hura? Atera ondorioak horri! Auskalo!
| Duo Behekoa |
abizenez jasoko baita agirietan. Okorikokoen arbasoa zena, Joan Lequerica Çorroza Guesuraga Lekerikara ezkondu zela esan liteke. Gure arbasoa Miguel, ostera, Fikan ezkondu zen 1743an.
| Duo Goikoa |
2014-08-13
Negu Hurbila
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztien
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren larrak
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biarrak.
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets beteko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.
Bizitza eta heriotza, biak bat egiten ditu bere arrazoizko fedean, izotzezko irudikatzen duen hilotzak natura zabal dirudi eta betirako hiltzea atseginezko loa bilakatzen du Letek.
2014-06-09
Traje berria
Emiliori besoak oso minduta eta bi zangoak guztiz txikituta geratu zitzaizkion lantegian izan zuen istripu larri baten ondorioz. Geroztik izterrak moztuta geratu zen, baina besoekin moldatzeko moduan. Emaztegaiaren laguntzaz hau eta bestea probatzen hasi zen, baita parapentean salto egiten ere, baina azkenean betidaniko zaletasunarekin, mando, zaldi, astoekin, lotuta zegoen larrugintza ikasten hasi zen Lizarrako militar batekin eta gaur oso iaioa da bere langintzan. Ezbehar gehiago ere pairatu behar izan du gizonak, emaztegaia zuena emazte bihurtu eta gutxira zendu egin baitzitzaion minbiziaz, seme gazte birekin utziz. Aurrera egiteko adorea izan du horratio!
Ez du atsegin edozein lan, larrua bitartean egon arren, berak atsegin duena abereak gurdian lotzeko uhel eta aparejuak egitea da. Horregatik oso interesatuta dago Erromulori trajea nola geratu zaion jakiteaz. Primeran, Emilio.
2014-04-26
Kristalezko bola
2013-12-14
Agur ta banoa ...
Garai zahar bati agur esatean zerbait eteten den sentipena nabaritzen da eta mingarri egiten. Baina datorren berriari aurre egiteak alaitasuna ematen du, batez ere jakinik laneko betebeharrik ez dagoela. Datorren berria, hala ere, zahartzaroa beraren hasiera izanik nola eman aurpegia halako jaun serioari? Oraingoz gogoz eta pozik! Datorrena datorrela, aurre egingo zaio!
Ikasleekiko azken eskolarako despedida moduko bat prestatu diet izen honekin: Maisu baten ibilerak
Eta hona lankideekin TXURRASKO jatetxean agurreko bazkarian kantatzeko habanerak:
Azkenez ailegatu da
espero nuen eguna,
gehiegi luzatzen zaigu
luzez itxaron duguna.
Erretiroko garaia
ez zait egingo astuna,
biharko planak baditut
baldin badut osasuna:
kindle-ean irakurri,
pasiatzeko laguna,
astozantza ta baratza
eguneroko jarduna,
mendia eta kantua
denoi gustatzen zaiguna.
Zein erakargarria den
bizitzeko askatasuna
2
3
Ingles departamentuan
pakea ia ezina,
ene herentziagatik
nolako joko zikina!
Hondakinak disputatzen
itzelezko ahalegina,
bi bultzaka ta tiraka
hirugarrenak berdina.
Kafe katilu bikaina
hamaika puska egina,
hirurek nahi dute mahaia
argi eta atsegina.
Baina ezin diet utzi
hau dute gauza jakina
ene presentzia bizi
elegante eta fina.
4
Deitu izan didazue
puta-kume ta kabroia
eta neurri bateraino
baduzue arrazoia;
sentitzen dut daukadala
kontzentzia pixka bat lohia
eta ongi merezita
dut jasotako jipoia.
Baina sentitzen dut baita
gaur neu naizela heroia.
Berdin izango dit euri
tximista ala trumoia,
ez naiz izango gehiago
despertadoreen morroia,
tamalez oso-osorik
jango duzue marroia.
Hezkuntza izaten denez
gizarte oso batena
erantzukizun handia
da zuek daukazuena.
Ez etsi zuen lanean
badaukazue ahalmena
nahiz ta urrezko letrez ez
agertu zuen izena.
Txinaurrien lan eskerga
da kargarik astunena
merezimendu handi ta
gutxitan eskertzen dena.
Bete zalantzarik gabe
kontzentziak dioena,
profesionaltasuna
beti da bide zuzena.
6







